S’ouvre dans un nouvel onglet
Saioa hasiContact

Lan praktiken mapa martxan da Lansarean.eus-en, talentu gaztea eta enpresak euskaraz lotzeko

Bai Euskarari Elkarteak Lansarean.eus lan-atariaren funtzionalitate berri bat aurkeztu du: Lan praktiken mapa. Tresna berri honen helburu nagusia da talentu gazte eta euskalduna trebatzea, euren lehen esperientzia profesionalaren bila dabiltzan ikasleak eta praktikak eskaintzen dituzten enpresak modu errazean elkarlotuz.

Tresna honi esker, ikasleek Euskal Herri osoko praktika-eskaintzak begi-kolpe bakarrean ikusteko aukera dute. Sistemak iragazkiak eskaintzen ditu bilaketak herriaren, lurraldearen edo ikasketa-arloaren arabera zehazteko. Horrela, bilaketa-prozesua errazten da, norberaren profilera egokitzen den aukera aurkitu eta praktikak euskaraz egin ahal izateko.

Enpresen kasuan, talentu berria erakartzeko gune gisa funtzionatzen du mapak. Funtzionamendua zuzena da: erakundeek euren enpresa-profileko “Lan Praktikak” atalean sartu, eskaintza berria sortu eta mapan kokatu besterik ez dute egin behar. Era horretan, eskaintza zuzenean geratzen da ikusgai interesdunen eskura.

Sartu Lansarean.eus/praktikak helbidean.