Zer da
Bai Euskarari Elkartea?
Bai Euskarari Elkartea?

Euskara eta lan mundua konektatzen ditugu
Bai Euskarari Elkartearen xedea honakoa da:
"Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea".
"Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea".
- Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako.
- Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz.
- Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta.
Ziurtagiria baino askoz gehiago
Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen gure ibilbidea,
eta hainbat proiektu sortu ditugu euskaraz modu erosoan lan egiteko.
eta hainbat proiektu sortu ditugu euskaraz modu erosoan lan egiteko.

Proiektu propioak garatu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz...), beste batzuetan kolaboratzen dugu (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta hainbat erakunderi zerbitzua ematen hasi gara (Arabako Enpresa Foroa, Euskara Langai, etab.).
ProiektuakZiurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta etorkizunari begira esparru ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa dugu, eta hori guztia guretzat hain garrantzitsuak diren balioak kontuan hartuta, hala nola hurbiltasuna, lankidetza, ausardia eta eraginkortasuna.
Balioak
Hurbiltasuna
Konfiantzazko giroa sortzen dugu, gure lanaren oinarrietako bat da.
Lankidetza
Elkarrekin joango gara bidea eraikitzeko. Indartsuagoak gara lankidetzan.
Eraginkortasuna
Jarduteko eta bultzatzeko existitzen gara.
Ausardia
Proiektu berriak sortzeko eta erronkei erantzuteko ekimena dugulako.
Euskal Herria osoan zehar
Bai Euskarari Elkartean, Euskal Herria euskaratik eraiki nahi dugu.
Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, sortzea, berritzea, ekitea, saltzea eta erostea, egunerokoan euskaraz normaltasun osoz bizitzea posible egiten badugu, herritarren ongizatea eta lurraldearen garapena handiagoak izango dira.
Elkartearen infografia (PDF)Gure ongizatea, eta lurraldearena, hizkuntzekin ere lotu behar da, eta gure kasuan, euskara da gure ongizaterako gakoetako bat.