Euskara sustatzeko erronkak identifikatu eta taldean landuko dituzte Arabako Enpresen Foroan

Irailaren 23an egingo da foroaren lehen saioa

EnpresenForoa.jpg

2020an Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin erantzunkizuna duten enpresekin foro bat eratu zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan, Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz. Foroak segida izango du 2021ean eta Lanabes talde eragileko partaide den Bai Euskarari Elkartea arduratuko da bere kudeaketaz.

Iazko Foroan parte hartu zuten enpresen iritziz, guztion artean lortu behar dugu barrura begira edo-eta bezeroekiko harremanetan euskara ere baliatzen duten edo baliatu nahi duten gero eta enpresa gehiago identifikatzea, elkartzea eta sare sendo bat osatzea, gizartearen isla izango dena. Bakoitzak bere egoera dauka, bere helburuak, bere erritmoa… baina helburua da elkarri laguntzea, elkarrengandik ikastea, ereduak zein baliabideak eskaintzea eta elkarrekin erronkari aurre egitea Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzeko.

Aurten, enpresa bakoitzak bere erronkak identifikatuko ditu eta, halaber, erronka horiei aurre egiteko administrazioek eta aholkularitzek zein tresna eta baliabide bideratzen duten ikusiko dugu; gainera, beste enpresa batzuetan erronka horiei nola egiten dieten aurre ikasiko dugu.

Irailaren 23an egingo da foroaren lehen saioa eta, guztira, hiru saio izango dira: irailaren 23an, azaroaren 4an eta abenduaren 2an. 

Ordutegia: 9:00 - 11:00

Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

Foroan parte hartu nahi baduzu, eman izena ondorengo inprimakia beteta: 

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2021

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment