Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.
Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.
Apirilean lorpen hauek izan ditugu:
Ormak Construccion-ek lorpen hauek egin ditu:
Altxata Kultur eta Kirol Elkartea produktuen eta zerbitzuen tarifak elebitan izatetik, euskara hutsera izatera pasa da.
Saragueta Aholkularitzak honako lorpenak egin ditu:
Takatuka Bidaiak-ekoek larrialdietako panelak eta itzalgailuak elebitan jarri dituzte (aurretik gaztelaniaz zituzten).
Tapuntu Koop. Elk. Txikia-k estatutuak gazteleraz zituen eta elebitan idatzi dituzte.
Berako Udal Haurtzaindegiak telefonoaren arreta, jakinarazpenak, kontu laburpenak, bezeroentzako atala,… euskaraz jarri ditu.
Zorionak denoi!
Bi bide dituzu:
1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!
2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment