Sei entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari komunitatera

maiatza2.png

Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatea haziz doa. Geroz eta gehiago zarete euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Bai Euskarari Ziurtagiriak urrats horiek ematen laguntzen du eta maiatzean sei entitate hauek gehitu dira Bai Euskarari komunitatera. Zorionak!

EH Kom (Andoain, Gipuzkoa)

Hargoi Hilerriak (Irura, Gipuzkoa)

CEIT (Donostia)

Librería Anticuaria Astarloa (Bilbo)

Artatxiki Biogunea (Donostia)

Zur-industrien prestakuntzarako ikasketa-zentroa (Gasteiz)

 

Gehitu zaitez Euskararen Mapara

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.



 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment