Euskararen aldeko konpromisoa hartu eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak biltzen ditu Bai Euskarari komunitateak. 2022an 46 entitate berri gehitu zaizkigu komunitate horretara:
Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta lan-mundua eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:
Elkartearekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.
Zuen entitatearen hizkuntza egoera ezagutzeko bete auto-diagnostikoa eta elkartea jarriko da zuekin harremanetan.
Denon artean lan munduaren eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment