Bai Euskarari Elkartean datozen urteotarako Plan Estrategiko berria landu dugu, lantaldea, zuzendaritza eta elkarteko beste zenbait eragileren parte-hartzearekin. 2023-2025 eperako helburuak, erronkak eta proiektuak zehaztu ditugu, xede nagusi bat buru dugula:
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea.
Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako.
Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz.
Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta.
Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta lan munduan euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara eskura jartzen.
Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak...), elkarlanean aritzen gara beste zenbaitetan (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasiak gara (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.).
Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa dugu eta, gainera, hori dena guretzat garrantzi handikoak diren balioak aintzat hartuta: gertutasuna, elkarlana, ausardia eta eraginkortasuna.
Deskargatu elkartearen infografia pdf formatuan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment