Euskal Herriaren egoera berezia da arrazoi askorengatik, horietako bat bi “estatupean” egotea delarik. Honek, Euskal Herri mailako lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak ekartzen ditu, legeak, diru-laguntzak, lan egiteko moduak,... desberdinak direlako mugaren alde bakoitzean. Enpresarean proiektuaren barruan foro hau antolatu dugu lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzeko.
Horretarako alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertu nahi dugu eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu nahi ditugu.
Dinamizatzailea: Maite Reizabal Arregui, EnpresaBIDEAko erredakzio burua.
9:30-9:40 Aurkezpena.
9:40-9:55 Marie Heguy-Urain, « Euroeskualdeko hiritartasuna » proiektuen kudeatzailea. Lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez arituko da, besteak beste.
9:55-10:10 Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios kooperatibako kidea. Translanekin proiektua aurkeztuko du.
10:10-10:40 Kafea
10:40-11:20 Enpresen arteko solasaldia. Parte-hartzaileak: Onintza Agirre (Latzondo tresnak eta Berlatz) eta Pierre Bastres (Antola Cooperation).
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment