Euskara lanean txertatzen lagunduko diegu Gasteizko enpresei

gasteiz.png

Zure enpresan bultzada bat eman nahi diozu euskarari? Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak duten hitzarmenari esker modu erraz batean lortu ahal izango duzu.

Hitzarmen horri esker, enpresek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik eta 3. urtetik aurrera kuotaren %50-75 artean murrizten duen Gasteizko Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango duzue.

Deskargatu katalogoa.

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta lan-mundua eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Denon artean lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten jarraituko dugu!

 



 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment