Arlo sozioekonomikoan euskara txertatzea sustatzeko baliabide gehiago eskainiko du Lanabesek

Lanabes-talde-eragilea.jpg

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Lanabes proiektuaren fase berri bat aurkeztu dute gaur.  2015ean sortu zen Lanabes proiektua eta Bai Euskarari Elkartea talde eragileko partaide izan da hasieratik. Sei urte hauetan  euskara eguneroko zereginetan, bezero edo hornitzaileekiko harremanetan eta abarretan erabiltzen duten enpresen kopurua modu esponentzialean hazi da Araban, eta, horren ondoren, hiru erakundeek beste bultzada bat eman nahi izan diote proiektuari, arlo sozioekonomikoak euskararen arloan dituen beharrei modu eraginkorragoan erantzun nahi dien entzute bat aktibatuz.

Hiru erakundeen elkarlanetik abiatuta, Lanabes programak enpresei prestakuntza eta aholkularitza gehiago eskainiko die, euskarazko jardunbide egokiak zabalduko dira merkataritzan eta ostalaritzan eta LHko prestakuntzan presentzia handiagoa izango du.

Lanabes programaren barruan kokatzen dira Bai Euskarari Elkarteak gaur egun kudeatzen dituen Arabako Enpresen Foroa eta Arabako Enpresa Ertainen Mapeoa.

Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dute hitzarmenaren berri. Horren ostean, familia-argazkia egin dute Lanabes proiektuan parte hartzen ari diren eragile guztiek batera; tartean, Bai Euskarari Elkartearen zuzendari Rober Gutiérrez.

Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago duzue Arabapress.eus webgunean.

 

 

 



 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment