Gasteiz, euskararen hiria ekimenak euskararen inguruko jai eta partaidetza topagunea eskainiko du Gasteizen urriaren 19an, 12 orduz jarraian, hiriko hainbat kultura, aisialdi, euskara eta kirol elkarte eta gizarte eragileen eskutik.
Bai Euskarari Elkarteak ere parte hartuko du bertan, eta merkataritza eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri dugu martxan; urriaren 18tik 28ra bitartean Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko 129 entitateren batean euskaraz kontsumitzen duten bezeroek zozketa batean parte hartu ahal izango dute, tiketari edo fakturari argazki bat aterata.
Hurrengo sariak lortu ahal izango dituzu:
100 €-ko bono bat.
50 €-ko bi bono.
3 bazkari/afari bi lagunentzat.
Deskontuak hainbat establezimenduetan
https://biosasun.eu webgunean erosteko eko deskontuko bono bat.
Zulueta parafarmazian erosteko 10 euroko 5 bono.
Zozketa urriaren 29an egingo dugu eta irabazleen izenak argitaratuko ditugu www.baieuskarari.eus webgunean.
Hemen dituzue zozketaren oinarriak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment