
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkarteak (Aenkomer) azaroaren 10ean banatu zituen bere urteko sariak Gasteizen, herrialdeko merkataritzaren eta zerbitzuen bikaintasuna aitortzeko asmoz. Bai Euskarari Elkartea bertan izan zen, eta aurtengo edizioan Ángulo estudio interiorista saritu zuten.
Aitortza honek estudioa osatzen duten profesionalen lana nabarmentzen du, euskara beren eguneroko jardunean modu naturalean integratzeagatik eta bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko egindako ahaleginagatik.
Zorionak!