Orain dela gutxi Kutxa Ekoguneak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorengoa lortu zuela ospatu genuen.
Gaurkoan, Kutxa Fundazioko taldeak antolaturiko helduentzako eta haurrentzako hurrengo tailer eta ikastaroen informazioa partekatu nahi dugu, interesgarria izango zaizuelakoan. Animatu eta parte hartu!
EKONOMIA KOLABORATIBOAREN PLATAFORMAK Otsailak 3
EKOPOLIS TOPAKETA: PASARAELA GORATUAK Otsailak 22
EGUN EURITSUETAN FAMILIAKIN EGITEKO 10 JARDUERA Otsailak 25
BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK Martxoak 1
BARATZA NIRE BALKOIAN Martxoak 10
EKOPOLIS TOPAKETA: LASTOAREKIN ERAIKI Martxoak 11
XABOIAK: GORPUTZ, AURPEGI ETA ETXEKO GARBIKETARAKO Martxoak 18
KEZKAMUXELAK Urtarrilak 28
ANIMALIEN MOZORROAK Otsailak 4-5
EUSKAL HERRIKO MOZORROAK Otsailak 11-12
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin