Kutxa Ekoguneko haur eta helduentzako tailerrak

Ekogunea-tailerrak-bai-euskarari.jpg

Orain dela gutxi Kutxa Ekoguneak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorengoa lortu zuela ospatu genuen. 

Gaurkoan, Kutxa Fundazioko taldeak antolaturiko helduentzako eta haurrentzako hurrengo tailer eta ikastaroen informazioa partekatu nahi dugu, interesgarria izango zaizuelakoan. Animatu eta parte hartu!

 

KUTXA EKOGUNEKO HELDUENTZAKO TAILERRAK:

EKONOMIA KOLABORATIBOAREN PLATAFORMAK  Otsailak 3  

 

EKOPOLIS TOPAKETA: PASARAELA GORATUAK  Otsailak 22 

 

EGUN EURITSUETAN FAMILIAKIN EGITEKO 10 JARDUERA Otsailak 25 

 

BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK  Martxoak 1 

 

BARATZA NIRE BALKOIAN Martxoak 10  

 

EKOPOLIS TOPAKETA: LASTOAREKIN ERAIKI Martxoak 11 

 

XABOIAK: GORPUTZ, AURPEGI ETA ETXEKO GARBIKETARAKO Martxoak 18

 

KUTXA EKOGUNEKO HAURRENTZAKO TAILERRAK:

KEZKAMUXELAK Urtarrilak 28

 

ANIMALIEN MOZORROAK Otsailak 4-5

 

EUSKAL HERRIKO MOZORROAK Otsailak 11-12

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin