Eduki profesionalak, on line

EnpresareanTB_GorkaEtxabe.png

Euskal enpresei eta profesionalei zuzenduriko Enpresarean.eus atari berrituaren lehendabiziko zuzeneko saioa ikusteko aukera izan dugu, on line, Enpresarean TB-ren bitartez. Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa kooperatibako zuzendaria izan da hizlari, enpresei euren marketing eta komunikazio proiektuak hobetzeko hainbat pista eskaini dielarik, "Marka estrategia eta talentua erakartzea" izeneko 15 minutuko hitzaldiaren bidez.

Enpresarean TB da berrikuntza nabariena Enpresarean.eus webgune berrituan, Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako telebista berezia. Ikus-entzunezko biltegi bat ere izango du. Bertan, Enpresarean proiektuaren markoan garaturiko ekitaldi guztiak egongo dira ikusgai. Enpresarean azokak, foroak, etab. antolatzen segituko dugu, baina ekitaldien formatuari dagokionez, saio presentzialak ez ezik, ikastaro, hitzaldi eta foro digitalak ere eskainiko ditugu hemendik aurrera, enpresa ezberdinen etxeetatik mundu osora. Nahi duenak zuzen-zuzenean ikusi ahal izango du eta, bestela, ondoren ere, saioa Enpresarean TB-tik zabalduko da.

Bai Euskarari Elkartea euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzen ari da, 2012tik, Enpresarean proiektuaren bidez. Alor sozioekonomikoan euskaraz normaltasunez aritzeko baliabideak sortzen eta garatzen segitzen dugu, ezinbestekoa baita, pertsonak eta espazioak euskararekin betetzeaz gain, baliabideak eta tresnak ere euskaraz egotea eta horiek baliatzea. Beste behin ere, hor kokatu behar da Bai Euskarari Elkartearen ekarpena.

Hemendik aurrera, euskal profesionalok euskarazko eduki profesionalak, formazioa eta ikastaro interesgarriak nahieran izango ditugu, nahi dugun lekutik eta nahi dugun unean.

Rober Gutiérrez (Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria)

 

HITZALDIA: "Marka estrategia eta talendua erakartzea" (Gorka Etxabe)

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin