Hamabi entitate berri uztailean

uztaila-entitate-berriak.png

Bai Euskarari komunitatea geroz eta handiagoa da. Uztailean 12 entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera. Batek 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du; gainerakoek, berriz, 'Euskararen bidean' ziurtagiria lortu dute. Zorionak eta ongi etorri guztioi!

 

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bestalde, Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzeko doako pilotajeak egiten ari gara. Prozesuan parte hartu nahi duten enpresak Bai Euskarari Elkartearekin jar daitezke harremanetan, autodiagnostikoa beteta, e-postaz: info@baieuskarari.eus edo telefonoz: 945215196  / 677415084.

Ezagutu hemen ziurtagiria eskuratzeko prozesua.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin