Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Lexuri Ugartek, Arabako Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak, eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak. Hain zuzen, Lazarraga Sarien seigarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian.
Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea, haien ahalegina aitortzea eta eredua zabaltzea.
Ugartek aipatu du hizkuntza kudeaketa egokia egitea berrikuntzaren alde egitea dela: “Gizarte berrikuntzan eta berrikuntza sozialean ari diren enpresak gaur egun euskara txertatzen ari dira, erronka dute; erantzunkizun soziala haizea bezala zabaltzen den izaera dela erakusten dute”, esan du.
Rober Gutiérrezek nabarmendu du “euskara ongizaterako giltzarri” dela. Egoera honetan, geroa ekarrekin eraiki behar dugu, gure ongizatea eta lurraldearena hizkuntzekin ere lotu behar direla esan du, eta gure kasuan, euskara dela gure ongizaterako giltzarrietako bat.
Gutiérrezek gaineratu du “elkarlanean” aritu behar dugula elkarri aitortuz alor sozioekonomikoan bakoitzak duen garrantzia, elkar babesten. Izan ere, esan du, “ euskararen sustapena denon inplikazioa behar duen prozesu kolektiboa” dela.
Aurtengo sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:
Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.
Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontua hartuko dira, hala nola:
Euskaraz lan egiteko baliabideak.
Kontratazioak.
Barne agiriak.
Kanpo komunikazioa.
Hizkuntza paisaia.
Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
Formazioa euskaraz eskaintzea.
Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.
Hautagaitzak pertsona fisikoek zein entitateek aurkez ditzakete. Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean egoitza izatea da baldintza bakarra hautagai moduan aurkezteko. Proposamen horretan, emandako informazioa eta arrazoien azalpenak kontuan hartuko dira eta edozein euskarri erabili ahal izango da entitate edo pertsonaren ekintzak erakusteko.
Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 30era arte zabalik egongo da eta bide ezberdinak egongo dira propoosamenak egiteko:
Egin zure proposamena galdetegi hau beteta:
Azken izendapenak eta irabazleak erabakiko dituen epaimahaia Lanabes proiektuaren talde eragileak osaturik dago.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da. Arrazoiak eta aurkeztutako dokumentazioa baloratuko dugu eta saridunei Lazarragaren eskuizkribuan oinarrituriko litografia eta eskuizkribua banatuko zaizkie.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin