Deialdia Ipar Euskal Herriko saltegientzat: eman diezaiogun ikusgarritasun handiagoa euskarari!

batu-mapara.png

Euskararen Erakunde Publikoak eta Bai Euskarari Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute aurten Ipar Euskal Herriko saltegiek euskararen presentzia eta erabilpena garatzen laguntzea helburu duen esperimentazio bat martxan jartzeko. Bere bitartez, euskara haien egunerokoan txertatzen laguntzeko, kontsumitzaileei euskaraz aritzeko aukerak errazteko eta euskarari ikusgarritasuna emateko.

ELKARRIZKETA XIBEROKO BOTZA IRRATIAN

Hitzarmen eta esperimentazio horren barruan, doan eskuratu ahal izango duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eta Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen duen aholkularitza izango duzue.

Doan eskuratu ahal izango duzue Bai Euskarari Ziurtagiria

Nola?

  1. Saltokien hasierako diagnostiko bat egingo da.
  2. Horretan oinarrituta, euskararen presentzia eta erabilpena hobetzeko helburuak adostuko dira.
  3. Helburu horiek plantan jartzen lagunduko dizuegu: segimendua, aholkuak, itzulpenak, baliabideak eta tresnak jasoko dituzue.
  4. Eta gainera, Euskararen Mapan zuen atala izango duzue, zuen engaiamenduari balorea emanez eta asko garela euskaraz bizi nahi dugunak Bai Euskarari Komunitatearekin batera aldarrikatuz!

Batu Euskararen Mapara!

Eragiteko garaia da eta elkarrekin gure kaleak euskaraz betetzeko aukera paregabea eskaini nahi dizuegu: otsailean zehar Bai Euskarari Ziurtagiria doan eskuratzeko aukera izango dute Ipar Euskal Herriko saltegiek EEPrekin sinatu dugun hitzarmenari esker.

Asko gara gure egunerokoan euskara erosotasunez erabili nahi dugunak, eta Euskararen Mapara gehituz hori adierazi nahi diogu mundu guztiari!

Asko gara gure egunerokoan euskara erosotasunez erabili nahi dugunak, eta Euskararen Mapara gehituz hori adierazi nahi diogu mundu guztiari! Batetik, identifikazio lanak errazteko euskaraz kontsumitu edo lan-harremanak euskaraz egin nahi dituztenei eta, bestetik, euskararen erabilera areagotu nahi duten horiei elkartasuna adierazteko.

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. 

10 aholku

Euskara lanean txertatzen hasteko 10 aholku bildu ditugu hemen, lagungarriak izan daitezkeenak, urratsez urrats euskarak egunerokoan espazio gehiago bete ditzan:

DESKARGATU KARTELA

 

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin