sazarraga sariak eredu bai euskarari

Arabako enpresen topaketak

Lazarraga Sariak Eredu topaketa 2025

Azaroak 28an Arabako enpresa-sareak hitzordu garrantzitsua izan zuen Laudion. Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ‘Lazarraga Sariak Eredu’ jardunaldia antolatu zuen, 2024ko edizioan saritutako entitateen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Topaketa honek euskara arlo sozioekonomikoan txertatzeko bidean erreferente diren enpresen “sukaldeak” ezagutzeko aukera eman zuen. Ez zen azaleko bisita bat izan; parte-hartzaileek entitate horien egunerokoan murgildu eta hizkuntzaren kudeaketan emandako pausoak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten.

 

Jardunaldiak agerian utzi zuen borondatea eta plangintza egokia uztartuz gero, euskara balio erantsi garrantzitsua dela Arabako arlo sozioekonomikoan, eta saridun hauek eredu garbia direla gainerako enpresentzat.

Euskara lan arloan txertatzeko praktika onak Arabako Enpresen Topaketan

Gasteizko EBA S.L. enpresaren egoitzan bildu ginen eta bertako Nerea Caballerok egin zuen lehen hitzaldia. Enpresa barruan lan handia egin dute euskara ikasteko motibazioa bultzatzeko eta mintzapraktikak egiten dituzte langileen artean, besteak beste. Caballerok nabarmendu zuen euskara dakitenen langileen kopurua % 10 izatetik % 30era igo dela.

Electra Vitoria Oronako Iker Juanenak kanpo komunikazioan eta arlo komertzialean euskara txertatzeko egin duten lanean jarri zuen fokoa. Zerbitzua euskaraz emateko lanean aritu dira eta lehen hitza euskaraz izaten dela beti nabarmendu zuen.

Uriarte Industrialeko Eneko Uriartek eta Maider Uriartek ere, kanpora eta barrura begira egin dituzten praktika onen berri eman zuten. Nabarmendu zuten orain enpresan euskara askoz gehiago entzuten dela, bai langileen aldetik eta baita bezeroengandik ere.

Praktika on gehigo dituzue Lazarraga Sariak eredu #ArabanEuskaraLanean atalean.

Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza bati esker garatzen ari gara proiektua, Lanabes programaren barruan.