Lehiakortasunerako giltzarri dute euskara Lazarraga Saria jaso duten enpresek

ARTgia Sorgune Aretoa, ASASAM elkartea, Uriarte Industrial, Museo del Órgano jatetxe begetarianoa eta Bertako Igogailuak saritu dituzte.

Lazarraga_Sariak-50.jpg

Koronabirusaren pandemiak hala behartuta, pantailaz bestalde jarraitu behar izan dugu Lazarraga Sarien seigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia. ARTgia Sorgune Aretoak, ASASAM elkarteak, Uriarte Industrialek, Museo del Órgano jatetxe begetarianoak eta Bertako Igogailuek jaso dituzte 2020ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa.

Ekitaldia galdu baduzu, hemen ikus dezakezu osorik.

Edurne Begiristain Berria-ko kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta bertan izan dira, saridunekin batera, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria.

Garapen iraunkorrerako giltzarri

Rober Gutiérrezek aipatu duenez, euskara "garapen iraunkorrerako giltzarria" da eta "giltzarri bezala garatu behar dute administrazioak eta enpresek, are gehiago zalantzaz beteriko oraingo egoera honetan". Azpimarratu du, gaurko sarituek "lehiakortasunerako giltzarri" dutela euskara.

Lexuri Ugartek adierazi du "atzera urratsik egin ez duten pertsona eta entitateak" direla Lazarraga Saria jaso dutenak. Gaineratu du "aberastasunaren ikur" direla saridunak lurraldeko beste askorentzat.

Irantzu Lekue, ARTgia Sorgune Aretoa Lazarraga Sariak 2020: ARTgia Sorgune Aretoa

Jon Rey, Museo del Órgano jatetxe begetarianoa Lazarraga Sariak 2020: Museo del Órgano jatetxea

Eneko Uriarte eta Maider Uriarte, Uriarte Industrial Lazarraga Sariak 2020: Uriarte Industrial

Patri Aldama eta Mª Angeles Arbaizagoitia, ASASAM Elkartea Lazarraga Sariak 2020: ASASAM elkartea

Iban Sanchez, Bertako Igogailuak Lazarraga Sariak 2020: Bertako Igogailuak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment