Lazarraga Saria irabazi duten 3 enpresaren eskutik, euskara lanean txertatzeko egin dituzten praktika onen berri jaso genuen joan den irailaren 21ean egindako Arabako Enpresen Topaketan.
Gasteizko EBA S.L. enpresaren egoitzan bildu ginen eta bertako Nerea Caballerok egin zuen lehen hitzaldia. Enpresa barruan lan handia egin dute euskara ikasteko motibazioa bultzatzeko eta mintzapraktikak egiten dituzte langileen artean, besteak beste. Caballerok nabarmendu zuen euskara dakitenen langileen kopurua % 10 izatetik % 30era igo dela.
Electra Vitoria Oronako Iker Juanenak kanpo komunikazioan eta arlo komertzialean euskara txertatzeko egin duten lanean jarri zuen fokoa. Zerbitzua euskaraz emateko lanean aritu dira eta lehen hitza euskaraz izaten dela beti nabarmendu zuen.
Uriarte Industrialeko Eneko Uriartek eta Maider Uriartek ere, kanpora eta barrura begira egin dituzten praktika onen berri eman zuten. Nabarmendu zuten orain enpresan euskara askoz gehiago entzuten dela, bai langileen aldetik eta baita bezeroengandik ere.
Praktika on gehigo dituzue Lazarraga Sariak eredu #ArabanEuskaraLanean atalean.
Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza bati esker garatzen ari gara proiektua, Lanabes programaren barruan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment