Urtero egin ohi dugu Zarautzen Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, baina aurten, Covid-19ak eraginda, ez da ekitaldirik egingo. Dena dela, aitortu nahi dugu, garai zail hauetan ere, Zarauzko 31 enpresa, saltoki eta entitateek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana.
Zarautzen 31 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 15 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 28 babesten dira.
Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!
Elkar zaintzeko garaia da, komunitatea babesteko garaia. Aurrera egiteko eta babesteko beharrezkoa dugu elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea, #GeroaElkarrekinEraikiz izango baitu euskarak presentzia handiagoa.
Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe, denda edo enpresa hori. Jarrai dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment