Afterwork bat euskaraz Baionako Atalante ostatuan: Irailaren 24an 18:30etatik goiti

Mintzalasai festibalaren karietara, Eusko eta Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, topaketa batera gomitatzen zaituztegu Atalante zinemako ostatuan!

Euskaraz egiten diren lan-harremanak garatzeko eta sendotzeko topaketa!

Askotan lanetik kanpo egiten dira lan-harremanak, giro lasai eta lagunartekoetan, eta hori ekarri nahi dizuegu oraingoan.

Aurten Lanetik Lekora topaketak geratu badira ere, Euskal Moneta eta Baionako Herriko Etxearekin batera afterwork bat antolatu nahi izan dugu Mintzalasai festibalaren kari.

Topaketa honekin profesional euskaldunen sarea indartzea, euskaraz egiten diren lan-harremanak erraztea eta bakoitzaren egitasmoak partekatzea da helburua, tokiko ekonomia euskaraz pizteko. Zatozte berriketan egitera, pintxo bat gurekin partekatzera eta euskara egunerokoan biziaraztera!

Zatozte irailaren 24an, ostegunarekin, 18:30etik goiti, Baionako Atalante ostatura!

Ezagutu egitarau osoa

Beste hitzordu asko badira: ekitaldi askok erritmoa ematen diote festibal honen zazpi egunetan. Egitaraua hemen aurkitu.

Guztiak elkarturik euskara gure lurraldean biziarazteko!