Bai Euskarari Ziurtagiriak Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano saritu ditu

bai-sariak2015.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egin du gaur, ostirala, Donostiako San Telmo museoan, ziurtagiridunak eta elkarte eta erakunde ezberdinetako ordezkariak bertan zirela. Aurten 15 urte bete ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Rober Gutiérrez Elkarteko zuzendariak nabarmendu du Bai Euskarari Ziurtagiria arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko "proiektu funtsezkoa" dela, bazterkeriak alde batera utzita, aurrera segitzeko "konplizitatearen, lankidetzaren eta inplikazioaren beharra duena".

Urtero bezala, hiru sari eman dira: Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak jaso du; eta Euskal Herria Esnea eta Nekatur izan dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.

Garitanok euskara erabili behar dugula azpimarratu du bere hitzaldian: "Guretzat euskara primerakoa da, ama hizkuntza. Egunero erabiltzen ez bada 3. mailara jaitsi daiteke, hiltzeraino. Erabili dezagun lotsatu gabe, han eta hemen, behar dugu eta".

Ekitaldiko argazki gehiago dituzue bilduma honetan.

Bai Euskarari Sarietako albiste gehiago:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin