Urriaren 24an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Bai_euskarari_sariak_2019.jpg

2019ko Bai Euskarari Sarien ekitaldiaren data eta lekua finkatu ditugu; urriaren 24an izango da Donostiako Miramar Jauregian, 13:30ean. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere publikoak saridunak proposatzeko bidea zabaldu dugu.

Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu, modu berezi batean, laguntasun giroan eta Bai Euskarari komunitatearen berotasunetik.

Aurten ere hiru sari banatuko dira: Bai Euskarari ziurtagiria duten bi entitatek eta Euskal Herriko norbanako batek jasoko dute saria, bereziki alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik.

Sarietarako proposamenak

Saridunak aukeratzeko garaian, publikoaren proposamenak ere hartuko dira aintzat eta ondoren, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaritzatik hiru saridunak hautatuko ditu. Publikoak ondorengo galdetegiaren bidez proposa ditzake Bai Euskarari Saria jasoko duten hautagaiak:

>>EGIN ZURE PROPOSAMENA<<

Saridunak, urtez urte:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkinak

Garikotz Lasa 2019-07-19 07:14

Antzerkhizuntza proiektua proposatu naji dut. Datorren urtean 10 urte beteko dituzte euskara normalkubtzako programan lanean. Antzerkiaren bidez, euskara oker egitearen eskubidea aldarrikatzen dute ahozkotasunaren xede, hau da, talde atseginean, elkarren akatsak onartzea eta gainditzea. www.antzerkhizkunta.com



Iruzkina egin