Merkatariak gako dira hiriko egunerokotasunean euskarari bizia emateko, eta, aldi berean, euskarak beraien jarduna aberasten du. #GasteizenBai kanpainaren barruan hainbat doako material banatzen ari dira merkatari eta ostalariei euskara egunerokoan txertatzen laguntzeko.
Kartelak euskaraz edo ele bietan jarri
Bezeroak euskaraz agurtu.
Euskaraz badakizu, saiatu bezeroekin euskaraz egiten.
Sare sozialetan euskara ere erabili.
Web orria euskaratu
Gasteizen dagoeneko 131 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria. #GasteizenBai kanpainan Bai Euskarari Ziurtagiria duten Dolomiti jatetxeak, Vinylora disko dendak, Goretti ile-apaindegiak eta Txirrinduz bizikleta dendak parte hartu dute.
Euskararen mapan ikus ditzakezu ziurtagiria duten entitate guztiak.
Kanpainaren barruan doako materiala jarri da merkatari eta ostalarien eskura.
Hemen deskargatu ahal dituzu baliabideak.
Bestalde, Gasteizko Udalak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu merkatari eta ostalarientzat:
Doako itzulpenak
Dirulaguntzak
Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko
Webgunea itzultzeko
Merkataritza Ganberarekin batera euskaltegiko matrikula ordaintzeko
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko
Ikastaroak
Merkatarientzako euskara ikastaro bereziak antolatzeko aukera (60 ordu).
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin