Abuztuan oporrak hartuko ditugu Bai Euskarari Elkartean, atsedena hartzeko eta, bueltan, urteko azken hilabeteetako erronkei indarrez heltzeko, proiektu ugari izango ditugu-eta irailetik aurrera: Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, Enpresarean telebista, Euskaragileak...
Oporretara joan aurretik, baina, zenbait kontu ditugu zurekin partekatzeko. Zure interesekoak izatea espero dugu.
Ondo pasa uda eta irailera arte!
--
#ArabanEuskaraLanean
--
Iritzia: Rober Gutiérrez
--
--
--
Zorionak eta ongi etorri!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin