2023 honetan hainbat proiektu ezberdinetan aritu gara lanean, euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskainiz lan munduko eragile ezberdinei: Bai Euskarari ziurtagiriaren segimendua eta hedapena, Bai Euskarari Sariak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, Enpresarean foroak, Lansarean lan-ataria eta beste hainbat proiektu eta ekimenetan murgilduta pasa dugu urtea.
Mila esker urte osoan modu batera edo bestera gurekin elkarlanean aritu zareten enpresa, elkarte, erakunde eta norbanako guztioi.
1.
ACM Arkitektura (Errenteria, Gipuzkoa) | Alaboca Catering (Gasteiz) | APARTE denda-tailerra (Errenteria, Gipuzkoa) | AZK Taldea (Arrasate, Gipuzkoa) | Babesgu (Getxo, Bizkaia) | Baigura Ikastola (Lekorne, Lapurdi) | BAI&BY Bilbo | BAI&BY Donostia | BAI&BY Gasteiz | BAI&BY Iruñea | BAI&BY ON LINE, S.L | Barañaingo Contigo-Zurekin (Barañain, Nafarroa) | Barañaingo Zahar Elkartea (Barañain, Nafarroa) | Bat-gora kirol kluba (Gasteiz) | Behin betiko S.L.U (Bilbo) | Belesar gimnasia kluba (Gasteiz) | Bilman Bus - Goierri (Olaberria, Gipuzkoa) | Bode jatetxea (Gasteiz) | Dibulitoon Studio (Donostia) | Didaktiker S.A (Bilbo) | Elder Medio Ambiente (Gasteiz) | Epaiska Elkartea (Baiona) | Eragin Fabrika (Aiherra, Nafarroa Beherea) | Espigon Berri (Errenteria, Gipuzkoa) | ETRA eraikuntza indarberrituz (Donostia) | Etxebarriko Berdezurigorri Bizkaia E.K (Etxebarri, Bizkaia) | GALEMYS - Hernani | Garbitania zero zabor SL (Hernani, Gipuzkoa) | Hormigones Vascos S.A. (Bilbo) | Ibilki (Baiona) | Inguru Abentura (Ermua, Bizkaia) | Irantzu Lekue (Gasteiz) | IT lanak (Hendaia, Lapurdi) | Itsaso Bakedano (Barañain, Nafarroa) | Jakinola (Baiona) | La Salle Zarautz (Zarautz, Gipuzkoa) | Lekolan Zumaia S.L. (Zestoa, Gipuzkoa) | Mendiboure Arizmendi Euskal Herriko Inprimategia (Kanpo, Lapurdi) | Miatu (Hazparne, Lapurdi) | Mr. Bricolage Hendaia (Hendaia, Lapurdi) | Nere Erreka (Urduliz, Bizkaia) | Nuevo Futuro - Araba (Gasteiz) | Odon de Apraiz Ikastola (Gasteiz) | Oihalak (Barañain, Nafarroa) | Ona ta bio (Itsasu, Lapurdi) | Patxi Sagardotegi Ibiltaria (Barañain, Nafarroa) | Plazara (Baiona) | PRESTATURIK - Asociación de profesionales extranjeros de Euskadi (Gasteiz) | Sartei Hezkuntza Elkartea (Arrasate, Gipuzkoa) | Taloka (Baiona) | Txanka (Bidarrai, Nafarroa Beherea) | Udalbiltza (Andoain, Gipuzkoa) | Urruñako Ikastola (Urruña, Lapurdi) | Valient Bitchiz - Roller Derby Côte Basque (Angelu, Lapurdi) | Xahu Garbiketa eta Mantentze Lanak S.L.U. (Donostia) | Zaharrak Berri (Errenteria, Gipuzkoa)
2.
3.
4.
5.
6.
Enpresarean proiektuaren barruan bi foro antolatu ditugu aurten: Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan eta Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian.
Horiez gain, Enpresarean TB elkarrizketetan entitate ezberdinetako proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu: Innobasque, Laneki, LKS Next, Open Psy, Danobatgroup, Athlon, ASLE eta Atzegi.
7.
Arabako Enpresen Topaketan euskara lanean txertatzeko egin dituzten praktika onen berri jaso genuen Lazarraga Saria irabazi duten 3 enpresaren eskutik.
Horrez gain, euskara eroso erabiltzeko praktika onak ere zabaldu genituen Lazarraga Saria irabazi dutenen bideo piluletan.
8.
9.
10.
11.
12.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin