Emankorra izan dugu 2022a Bai Euskarari Elkartean. Bai Euskarari ziurtagiriaren segimendua eta hedapena, Euskara Langai jardunaldia, Bai Euskarari Sariak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, Enpresarean Azoka, Lazarraga Sariak eta beste hainbat proiektu eta ekimenetan murgilduta pasa dugu urtea. Horiez guztiez gain, elkartearen Gogoeta Estrategikoa ere egin dugu eta 2025era begirako norabidea zehaztu dugu, Euskal Herriko lan munduan euskararen erabilera areagotuko dela eragiteko.
Mila esker urte osoan modu batera edo bestera gurekin elkarlanean aritu zareten enpresa, elkarte, erakunde eta norbanako guztioi.
Egiten eta eragiten dugulako gara!
1.
Euskararen aldeko konpromisoa hartu eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak biltzen ditu Bai Euskarari komunitateak. 2022an 46 entitate berri gehitu zaizkigu komunitate horretara:
Amañe (Zeberio, Bizkaia) | Aribit Baudry (Itsasu, Lapurdi) | Arlekin Magdalena (Gasteiz) | Artatxiki Biogunea (Donostia) | Artepan -Plaza- (Gasteiz) | Artepan -Zabalgana- (Gasteiz) | Arroyo interioristas (Gasteiz) | ATECE (Gasteiz) | Biosasun (Gasteiz) | CEIT (Donostia) | Centro de estudios Almi Ikastetxea (Bilbo) | CM10 (Gasteiz) | CodeSyntax (Eibar, Gipuzkoa) | Durangoko Masters Kirol Kluba (Durango, Bizkaia) | Egurki Eraikuntzak (Azkoitia, Gipuzkoa) | EH KOM, Koop.S. (Andoain, Gipuzkoa) | Elesen SL (Zamudio, Bizkaia) | Euskal Kanoe Federakuntza (Donostia) | Eusko Eki (Donostia) | Gaimaz (Markina-Xemein, Bizkaia) | Geu Be elkartea (Durango, Bizkaia) | Gorobel CrossFit (Laudio, Araba) | Grupo SSI Formación (Barakaldo, Bizkaia) | Gutram (Abanto-Zierbena, Bizkaia) | Hadita Shoes (Gasteiz) | Hargoi Hilerria S.L. (Irura, Gipuzkoa) | Hiritik At Koop (Bilbo eta Irun, Gipuzkoa) | Hontza Extrem (Otxandio, Bizkaia) | Ikusi ta ikasi (Baiona) | Irantzu-tzu oihalak (Gasteiz) | Kutxa Fundazioa (Donostia) | LANDARRI SL (Errenteria eta Tolosa, Gipuzkoa) | Lejarreta Seguridad (Donostia) | Librería Anticuaria Astarloa (Bilbo, Bizkaia) | LizagaSar Sagartokixa (Elgoibar, Gipuzkoa) | Martutene Lanbide Eskola S. Coop (Donostia) | Naturpolo (Donostia) | Olatu Horma (Donostia) | PLAN B - Zure B aukera (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) | Polos Locos (Donostia) | RJA Formación Presencial (Gasteiz) | Tokieder Ikastola (Gasteiz) | Vital Fundazioa (Gasteiz) | ZENBAKI aholkulari-abokatuak (Aretxabaleta) | Zirkun Zirko. Zirko eskola (Getxo, Bizkaia) | Zur-industrien prestakuntzarako ikasketa-zentroa (Gasteiz)
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Bai Euskarari Hitzarmena sinatu dute Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak
Euskara lanean txertatzen lagundu diegu Gasteizko enpresei
Ziburuko arlo sozioekonomikoan espazioak euskaraz betetzeko elkarlanean
Zarauzko 29 entitate euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen
10.
11.
12.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment