Egiten eta eragiten dugulako gara! Horixe da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa. Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eragiten duten hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu sari banaketan.
Egin eta eragin, horixe egiten du Bai Euskarari Elkarteak eta gure komunitatea osatzen duten entitate guztiek. Hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, denok batera ospatuko dugu komunitateak alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiteko duen gaitasuna, denon indarra beharrezkoa baitugu euskara eremu berrietara eramateko.
Bai Euskarari Ziurtagiriak lehen aldiz banatu ziren leku berera itzuliko gara aurten, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean, hain zuzen ere. Eta lehengo garaiak berreskuratzen hasita, sari banaketaren ondorengo mokadutxoa ere berreskuratuko dugu aurten.
Sari banaketaren babesleak: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta Donostiako Udala.
Zabaldu dugu dagoeneko izena emateko epea. Saridunak nortzuk diren oraindik ez dizuegu esango, bai ordea eguna eta ordua: 2022ko ekainaren 23an, 13:30ean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusian, Donostian (ikusi mapan).
2021: IZT, Athlon eta Biharko
2018: Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi.
2017: Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik (Urnieta), Joxemari Sors eta Jon Jaka (Elkar Fundazioa).
2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz (Mondragon).
2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment