Bai Euskarari
proiektuak

Bai Euskarari Sariak

Urtero banatzen ditugu Bai Euskarari Sariak. Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu.

Azkenengo Bai Euskarari Sarien ekitaldia 2025eko ekainaren 18an egin zen Donostiako San Telmo Museoan. Ospakizun berezia izan zen, Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte bete baitzituen. Antton Telleriaren gidaritzapean eta Ganibet musika taldearen doinuek girotuta, sari banaketa jendetsu eta hunkigarria egin zen. Bertan, Grupo Gisma, Egarri Edariak eta AZTI entitateen lana aitortzeaz gain, Pello Reparaz musikariak jaso zuen Bai Euskarari Laguna saria, San Telmo Museoarekin lankidetzan. Gainera, mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatu zen, eta omenaldi berezia egin zitzaion Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohiari. Bai Euskarari Sariak 2025: kronika

Hemen duzue #BaiEuskarariSariak2025 ekitaldiko laburpen bideoa:

Saridunak, urtez urte: