proiektuak


Bai Euskarari Sariak
Urtero banatzen ditugu Bai Euskarari Sariak. Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu.
Azkenengo Bai Euskarari Sarien ekitaldia 2025eko ekainaren 18an egin zen Donostiako San Telmo Museoan. Ospakizun berezia izan zen, Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte bete baitzituen. Antton Telleriaren gidaritzapean eta Ganibet musika taldearen doinuek girotuta, sari banaketa jendetsu eta hunkigarria egin zen. Bertan, Grupo Gisma, Egarri Edariak eta AZTI entitateen lana aitortzeaz gain, Pello Reparaz musikariak jaso zuen Bai Euskarari Laguna saria, San Telmo Museoarekin lankidetzan. Gainera, mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatu zen, eta omenaldi berezia egin zitzaion Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohiari. Bai Euskarari Sariak 2025: kronika
Hemen duzue #BaiEuskarariSariak2025 ekitaldiko laburpen bideoa:
-
2021: IZT, Athlon eta Biharko
-
2018: Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi.
-
2017: Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik (Urnieta), Joxemari Sors eta Jon Jaka (Elkar Fundazioa).
-
2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz (Mondragon).
-
2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
-
2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
-
2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.