Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin erantzunkizuna duten enpresekin foro bat eratu zuten 2020an Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan, Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz. Foroak segida izango du 2022an ere, eta Lanabes talde eragileko partaide den Bai Euskarari Elkartea arduratuko da bere kudeaketaz.

Aurreko urteetan foroan parte hartu duten enpresen iritziz, guztion artean lortu behar dugu barrura begira edo-eta bezeroekiko harremanetan euskara ere baliatzen duten edo baliatu nahi duten gero eta enpresa gehiago identifikatzea, elkartzea eta sare sendo bat osatzea, gizartearen isla izango dena. Bakoitzak bere egoera dauka, bere helburuak, bere erritmoa… baina helburua da elkarri laguntzea, elkarrengandik ikastea, ereduak zein baliabideak eskaintzea eta elkarrekin erronkari aurre egitea Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzeko.

2021eko foroan, enpresa partehartzaileek beraien erronkak identifikatu zituzten eta horien lanketarekin hasi ziren. Horregatik, aurten, ekintza eta pertsona estrategikoak identifikatzea ezinbestekoa izango da konpromisoa hartzeko eta urratsak egiteko garaian. Foroaren bidez, Arabako enpresek pausoak emango dituzte eta, horretarako, lehentasunezkotzat jo dira hizkuntza gaitasunaren eta komunikazioaren lanketa.

Lau bilera/foro antolatuko dira guztira. Lehenengo bilera enpresa berriak erakartzeko baliatuko da, eta hauek aurreko urtean hasi zirenekin parekatzeko baliatuko dugu. Honakoa da aurreikusitako egitaraua:

  • 0 Bilera: Maiatzaren 3an (aurreko urteetan egon ez direnentzat)

  • 1 Bilera: Maiatzaren 19an

  • 2 Bilera: Ekainaren 8an

  • 3 Bilera: Ekainaren 30ean

Parte hartzen ari diren enpresak

Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Biosasun, Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.


Albisteak

2022

52084885394_6322d38485_c.jpg

Kanpo komunikazioa aztergai Arabako Enpresen Foroaren hirugarren saioan 2022-06-28

52084640926_5f05de061c_h.jpg

Barne komunikazioa euskaraz lantzeko gakoak ezagutuko dituzte Arabako Enpresen Foroaren bigarren saioan 2022-05-31

52084885334_2eb34b655c_c.jpg

Euskara plan arrakastatsuen gakoak jaso dituzte Arabako Enpresen Foroan 2022-05-20

51524762570_3083da3270_c.jpg

Enpresan euskararen erabilera indartzeko urratsak landuko dituzte Arabako Enpresen Foroaren lehen bileran 2022-05-12

51524554194_64692273f4_c.jpg

Arabako Enpresen Foroaren edizio berria maiatzaren 3an hasiko da 2022-04-25

ArabakoEnpresenForoa.jpg

Arabako Enpresen Fororako izen-ematea zabalik 2022-04-06

2021

 

Bai_Euskarari_01_16.jpg

Arabako Enpresen Foroa protagonista abenduko 'Bai' aldizkarian 2021-12-21


51718615907_7ca6c28675_c.jpg

Euskara lanean txertatzeko erronka abiatu dute Arabako enpresek 2021-12-02


51654557838_d8c447f628_c.jpg

Euskara lanean txertatzeko adibide gehiago, Arabako Enpresen Foroaren 3. saioan 2021-11-25


51654557838_183d19a9af_k.jpg

Euskara lanean txertatzeko adibideak jaso dituzte Arabako Enpresen Foroaren 2. bileran 2021-11-05


EnpresenForoa.jpg

Euskara sustatzeko erronkak identifikatu eta taldean landuko dituzte Arabako Enpresen Foroan 2021-09-13


enpresen-foroa3.png

Arabako enpresen arteko sarea sortu nahi dute, euskara sustatzeko 2020-10-30


LanabesForoa.jpg

Arabako Enpresen Foroa urriaren 30ean abiatuko da 2020-10-13


EjjwpaBWAAAKCam.jpg

Bai Euskarari Elkarteak hizkuntza kudeaketarekin kezka duten Arabako enpresen arteko foro bat gidatuko du 2020-10-05