2014 urtea oso emankorra izan da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean: hitzarmenak udal ezberdinekin; Lansarean proiektuaren aurkezpena; irudi eta webgune berriak; Bai Euskarari sariak; Enpresarean; Mintzodromoa; Gasteizko alkatearekin ekitaldia... Urtearen errepasotxo bat egin dugu hemen, albistetan:
Gasteizko Udalarekin hitzarmena sinatu dugu Ziurtagiriaren hedapena egiteko
2014-01-15
Euskal Moneta Elkartearekin iaz sinatutako hitzarmena berritu dugu
2014-01-29
Errenteriako Udalarekin lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu
2014-05-28
Barañaingo alor sozio-ekonomikoa eragiten zortzi urtez
2014-02-03
Euskararen aldeko lana aitortu zitzaien Errenteriako ziurtagiridunei
2014-11-17
Gernika-Lumoko 32 entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria
2014-12-03
Gasteizko ziurtagiridunei harrera egin die Udalak
2014-12-17
LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko erreminta
2014-05-27
Martxan da Baieuskarari.eus, beste 91 aitzindarirekin batera
2014-06-30
Irudia eta webgunea berritu ditu elkarteak
2014-11-07
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko bideak irudikatu ditu Enpresareanek Kursaalen
2014-10-23
400 lagun inguru aurtengo Mintzodromoan
2014-12-01
Bai Euskarari, Enpresarean eta Lansarean #eusgara
2014-12-04
Buber saria jaso dugu, euskarazko proiektu onenen sailean
2014-11-27
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin